BIHAR BIHARKOAK Bihar, 2020ko urtarrilaren 7a (asteartea), Estatuko Kongresuan, Pedro Sánchezek ondorengo lau urtez Estatuko presidente postua beteko duen, hala ez, bozkatuko dute. Aurreko bozkaketan, 166 baiezko eta 165 ezezko lortu ziren, 18 abstentzioez gain. Igurikapenen arabera, bihar Pedro Sánchezek 167 bozka alde eta 165 kontra lortuko lituzke. Beste hipotesi batek ere indarra hartu du azken egunotan. " Tamayazo " hitzez ezagutzen den testuingurua. Testuinguruari izena eman zion gertaera, 2003an eman zen Madrilen. PSOEko bi kidek bere bozka aldatu zutean. Eta batzuen aburuz, testuinguru bera errepikatzeko aukera handiak daude. Egia da, nik ere, ez dudala aukera hau baztertzen. Ez nintzateke harrituko, politikaren jokoa zikina da eta zikin jolasten da. 78ko Erregimenak bere onura baino ez du nahi. Eta edozer egingo du egoera hori alda ez dadin. Ez al ditu PSOEk ba onura berdinak defendatzen? Ez al da sistema beraren morroi? Bai, egia da, Pedro Sánch...