BIHAR BIHARKOAK
Bihar, 2020ko urtarrilaren 7a (asteartea), Estatuko Kongresuan, Pedro Sánchezek ondorengo lau urtez Estatuko presidente postua beteko duen, hala ez, bozkatuko dute.
Aurreko bozkaketan, 166 baiezko eta 165 ezezko lortu ziren, 18 abstentzioez gain. Igurikapenen arabera, bihar Pedro Sánchezek 167 bozka alde eta 165 kontra lortuko lituzke.
Beste hipotesi batek ere indarra hartu du azken egunotan. "Tamayazo" hitzez ezagutzen den testuingurua. Testuinguruari izena eman zion gertaera, 2003an eman zen Madrilen. PSOEko bi kidek bere bozka aldatu zutean.
Eta batzuen aburuz, testuinguru bera errepikatzeko aukera handiak daude. Egia da, nik ere, ez dudala aukera hau baztertzen. Ez nintzateke harrituko, politikaren jokoa zikina da eta zikin jolasten da.
78ko Erregimenak bere onura baino ez du nahi. Eta edozer egingo du egoera hori alda ez dadin.
Honek guretzako sortzen duen testuingurua "bestelakoa" iruditzen zait.
Nire buruan presoak daude. Lehentasuna presoak eta hauen gertukoak dira, horretarako hainbat fronte irekitzen dira. Torturak ikertzea, ofizialki, beharrezkoa den epe mugatuarekin. Torturatuak izan direla egiaztatzean (horretarako beharrezkoak eta esanguratsuak diren baliabide eta bitartekari erabiliz), zuzeneko kaleratzea, onarpena, ordaintza, etab. luzea. Gaur egun larriki gaixorik dauden presoen berehalako kaleratzea. Dispertsioaren desargertzea eta honek ekarri dituen ondorio guztien onarketa eta ordaintza.
Luze joko luke, ez da lan erraza. Bai ordea, egin beharrekoa. Zerrenda luzea da, orain aipatutakoa presoei besterik ez dagokie eta adibide txikiak izan dira soilik. Bai, amnistiak izan beharko luke helburu nagusia.
Gaur egun "agintzen dutenekin"? Ezinezkoa...
Eta nola lor dezakegu guzti hau? Nik neuk ez dakit. Orokorrean daukagun bizitza erritmoa eta jokatu beharreko nor gehiagoka kopuruak ez datoz bat. Bizitzaren ardurek denbora murriztua uzten digute. Hala ere, beti egongo da eman dezakegun zerbait.
Ez nago ziur honek behar duen jarraitutasuna betetzeko denbora izango dudan. Saiatuko naiz.
Honek askatasunez hitz egiteko eta hausnartzeko "kutxa" izango dela argi daukat.
Gabon eta gogoan izan: izar gorria ikusteko, adimenaren begiak ireki beharko dituzu. Amets goxoak...

Ez al ditu PSOEk ba onura berdinak defendatzen? Ez al da sistema beraren morroi?
Bai, egia da, Pedro Sánchezek ordezkatzen duen alderdiak Erregimen bera defendatzen, ahalbidetzen eta legitimatzen duela. Baina zer esan dezaket?Honek guretzako sortzen duen testuingurua "bestelakoa" iruditzen zait.
Nire buruan presoak daude. Lehentasuna presoak eta hauen gertukoak dira, horretarako hainbat fronte irekitzen dira. Torturak ikertzea, ofizialki, beharrezkoa den epe mugatuarekin. Torturatuak izan direla egiaztatzean (horretarako beharrezkoak eta esanguratsuak diren baliabide eta bitartekari erabiliz), zuzeneko kaleratzea, onarpena, ordaintza, etab. luzea. Gaur egun larriki gaixorik dauden presoen berehalako kaleratzea. Dispertsioaren desargertzea eta honek ekarri dituen ondorio guztien onarketa eta ordaintza.
Luze joko luke, ez da lan erraza. Bai ordea, egin beharrekoa. Zerrenda luzea da, orain aipatutakoa presoei besterik ez dagokie eta adibide txikiak izan dira soilik. Bai, amnistiak izan beharko luke helburu nagusia.
Gaur egun "agintzen dutenekin"? Ezinezkoa...
Eta nola lor dezakegu guzti hau? Nik neuk ez dakit. Orokorrean daukagun bizitza erritmoa eta jokatu beharreko nor gehiagoka kopuruak ez datoz bat. Bizitzaren ardurek denbora murriztua uzten digute. Hala ere, beti egongo da eman dezakegun zerbait.
Ez nago ziur honek behar duen jarraitutasuna betetzeko denbora izango dudan. Saiatuko naiz.
Honek askatasunez hitz egiteko eta hausnartzeko "kutxa" izango dela argi daukat.
Gabon eta gogoan izan: izar gorria ikusteko, adimenaren begiak ireki beharko dituzu. Amets goxoak...
Comentarios
Publicar un comentario